XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fase honetan bekaizkeria finkatzen da, bere barne-ezontsaren ondorioz haurrak arriskugarri gisa eta, beraz, irentsi eta suntsitu behar den objektu gisa bizitzen duen objektu desiratua ahoz eransteko lehia baten eratorpena bezala azaldua.

Etapa honetan gelditzen dira markatuak ere izaera psikotikozko arazoak, bizitzaren lehenengo sasoi honen anabasarekiko finkapen edo erregresioarengatik mugatuak, non barne-errealitatea kanpokotik bereiztea zaila gertatzen bait da.

Hurrengo fasea depresiboa da, zeinean haurra alderdi on eta txarren integrakuntza batetan saiatzen bait da eta noizik behinka lortu ere, eta anbibalentziaren problematikari aurka egiten bait dio.

Objektuaren galeraren posibilitatearen kontzeptuaz jabetzerakoan, zeloak hasten dira.

Objektu hau totala edo integratua da jadanik, berezko eta haurrarengatik bananduriko identitaterekin.

Hau gertatzen denean soil soilik, umeak galtzapena eta tristura sentitzen du amaren ausentziarengatik.

Beste gizabanako batek (aitak edo anaiak, eskuharki) amaren aditasuna eta presentzia eskatuz berarekin konkurritu dezakeela ikusteak, lehiakidearen heriotza eta suntsidura nahi izatera eramaten dio.

Arazo hau, ezen ondorengo urteetan zorroztasun bereziz agertuko dela, Freudengandik laboratutako problematika edipikoarekin mamiki erlazionaturik dago, zeinak erruzko sentimenduaren eta kontzientziaren (super-nia) egituraren jatorria bilakaera psikosexualaren fase edipiko honetan kokatzen bait du.